XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontratua 1869an formalizatu zen hirurehun mila libera esterlinen trukean.

Ez da ezagutzen gizonaren historia guztian erosketa handiagorik.

Lurralde hauek zatitu zirelarik Manitobako Probintzia eratu zen, Ontariotik mendebalderantz, eta 1870ean kanadiar Estaduko bostgarren probintzia eraturik geratu zen nahiz eta gaurko mugak 1912ra arte finkatuak ez izan.

Geroxeago, 1871ean, Eduardo Printzeren isla kolonizatu zutenek, San Lorenzo Golkoan, kanadiar Konfederakuntza barruan sartzea onartu zuten.

Gaur, orduan bezalaxe, bere bost mila kilometro karratuak salbuespen bat dira herrialde handi honen banaketa administratiboan.

1873an Kanada Pazifikoraino hedatu zen Britaniar Kolunbia atxikia izan zenean.

Harkaitz mendietako sistemak osatzen dute ia dena, Probintzi hau balkoi gisa zaio Kanadari eta XIX.mendeaz geroztik, horretatik begira dago Asiara.

Vancouver laister bihurtu zen Pazifikoko portu klasikoen pareko, San Francisco eta Valparaiso bezala, beste ertzeko Asiako herriekin hartu eman komertzialetan sartuz.

1905ean Britaniar Kolunbia eta Manitoba artean zegoen hutsgunea antolatzeari ekin zitzaion, Estatu Batuetako fronteratik zehar.

Ifarmendebaldeko Lurraldeei ere zati handi bat kendu zioten Alberta kreatzeko; Britaniar Kolunbia ondoan, eta Saskatchewan, Manitoba ondoan.

Ifarmendebaldeko lurraldeak, oraindik ere probintzia mailara iritxi ez direlarik, hiru distritutan banatu ziren (Mackenzie, Keewatin eta Franklin) 1920an.

Baina lehenago, 1898an, Yukon Lurraldea ere kreatu zen, eta horrela triangulu bat eratu Alaskaren ondoan, bere basea Britaniar Kolunbia zelarik eta erpina Artikoa.

Azkenik, 1949an, bertakoen artean egindako erreferendum baten bidez Ifar Amerikako azken britaniar kolonia lotu zitzaion: Terranova (Newfoundland) eta beronen mendeko lurrak Labradorko Penintsulan.

Era horretara, Kanadaruntz zihoazen espedizio guztien plataforma izan zen isla betirako sartua geratu zen antolakuntza politikoan.

Gaurregun, hamar Probintziek osatzen dute Kanadako nazioa, eta beraien zabaleroa Quebec-ek dituen miloi bat eta hirurehun mila kilometro karratuak eta Price Edward Island-txikiaren artean banaturik dago.

Eta bi lurralde hauen artean: Ifarmendebaldekoa, zeina murrizketa latzak jasan arren Espainia bezalako sei aldiz handiago bait da, eta Yukon Lurraldea, herrialde hori bezain zabala dena.

Hitz arruntetan esateko, kanadiarrak izen desberdinak erabiltzen dituzte probintziak adierazteko: Itsas Probintziak esango diete Nova Scotia, Brunswick eta Prince Edwards Island-ek osatzen dituztenei; eta alderantziz, hauei Terranova erasten badiegu, Probintzi Atlantiko izena emango diete.

Quebec eta Ontario, britaniar kolonizazio garaiko Kanada direlakoei gaurko Kanada Zentrala deitzen zaie, baina badute nortasun aski beren izen propioz deituak izateko.

HERRI BATZARREKO GANBARAk egiten ditu legeak.

Parlamentuko gehiengoaren burua izan ohi da Lehen Ministro, eta honek, Exekutibo buru denez, zuzentzen du politika guztia.